Galeria

Askotan, tratu hurbila da bilatzen duguna, usadiozko leku atsegin batean. Betiko zaporeez gozatzea, sukaldaritza berriaren sorpresa txikiei muzin egin gabe. Mokofinak gara batzuetan eta behorrak leihotik ikusi nahi ditugu bazkatzen, mendietako eta pagoetako berdeak atzean dituztela. Behin eskatzen jarrita, zergatik ez? Naturaz, basoez eta antzinako harriez inguraturiko bidezidorretan barrena ibiltzea arratsean eta, gehienbat, Orreagako gauen erabateko bake hori.